© 2016 Goiko pentsioa        Tel.  943 86 00 78 - 696 58 48 04   

GOIKO PENTSIOA

  Zumaia  

ZUMAIAKO ARGAZKIAK

ZER IKUSI ETA ZER EGIN ZUMAIAN

Itzurun hondartza

 

Kantauri itsasoari irekia,  nabigatzaileen patroi San Telmo ermitaren  itzalpean, geruza bertikal ikusgarriz inguratuta, Matxitxakorainoko kostaldearen ikuspegia eskaintzen digu hondartza honek. Gainera, diotenez, bere hondarrek eta urek osasunerako onura handiko ezaugarriak dituzte iodo-kontzentrazio altuagatik.

Santiagoko hondartza

 

Istorioz eta olagizon-oihartzunez beteta, Urola ibaia itsasoratzen den  lekuan dago Santiagoko hareatza, ur bareekin, ondoan egin diren azpiegitueri esker. Donejakue Bideko kostaldeko bide zaharraren ondoan dago, eta aitzakiarik gabeko lekua da atseden hartzeko, hazten ari den duna eremu eta guzti.

Geoparkea

 

 Euskal Kostaldeko Geoparkea Kantauri itsasoa itsasoaren eta euskal mendien artean sartutako lurralde txikia da, Zumaiako, Debako eta Mutrikuko udalek osatua.
Geoparkearen 13 kilometroko itsaslabarretan Flysch deitutako harri-geruza ikusgarriak daude, entziklopedia handi gisa, Lurraren historiako 60 milioi urte baino gehiago erakusten digutenak. 

Museoak

 

Zumaiak hainbat museo ditu:
- Algorri interpretazio zentroa Ignacio - Ignacio Zuloaga kultur gunea
- Julio Beobide eskultorearen museoa
- Marinelen San Telmo kofradia

Elizak eta Komentuak

 

Zumaiak izaera erlijiosoko hainbat eraikin ditu: San Pedro Parrokia, San Telmo ermita, Arritokietako ermita edo San Joseko komentua.

Aisia

 

Zumaiak klase askotako aukerak eskaintzen dizkio turistari aisiarako: paseoak oinez herritik, itsasontzian, surfean, bodyboardean, golfean, kayakean, igerian, Nordic Walking ibilketan, Flyboardean, uretako motorretan, quadetan edo talasoterapian lasaitzea.